Gure bigarren gozotegia Azpeitian.

2011 urte hasieran gure lantegiko labeak Landetako auzora mugituz gain, bertako lokalean gozotegi eta kafetegi berri bat irekitzea erabaki genuen. Gure ohiturarekin jarraituz eta kalitate handiko prosezu baten barnean, hainbat lehen gai geure dendetan saltzen ditugun hainbat produktutan eraldatzen ditugu. Beti ere kalitate handiko lehen gaiak eta inolako gehigarri edo eransgarririk erabili gabe.
Goiko Kaleko gozotegiko zerbitzuekin batera, lokal berri honekin gure eskaintza zabaldu nahi izan dugu, bai partikularrei eta bereziki inguruko enpresa guztiei: gozotegia, bomboiak, opildegia, okindegia, kafeteia, izozkiak, e.a. beraien eskura jarriz.
Bi gozotegietan hartzen ditugu eskaerak eta gure bezero guztiei zerbitzu hoberena eskaini nahiean etxerako zerbitzua ere eskaintzen dugu.
Bi gozotegietan hartzen ditugu eskaerak eta gure bezero guztiei zerbitzu hoberena eskaini nahiean etxerako zerbitzua ere eskaintzen dugu.
Gozotegia Gipuzkoan, Azpeitia, Landeta auzoan.