gozotegia-online-denda

facebook-egaña
Home / Gure gozotegiak
A+ R A-

Egaña, bi gozotegi-kafetegi ditugu Azpeitian, Gipuzkoa.

Gure okindegiko hainbat produktu dastatuz, zure gozari edo arratsaldeko kafeaz gozatzeko leku erosoa. Gozaltzeko gozari "gozoak" eta "gazituak" ditugu.  Gozoa gustatzen zaionarentzako bertan egindako opil ezin hobeak, gazia nahiago duenarentzat olioaz igurtzitako ogi txigortua, tomatearekin, urdaiazpikoarekin, e.a.

Gozotegiaren istorio hasieratik ibili gara gozo berriak sortzen geure gozotegiko lantegian.  Ignazioen sorkuntzatik hasita gaurko Goxuak izeneko pastelak barne, beti izan dira gure artean pastel berritzaileak. Opil aukera zabala daukagu gozotegian, etorri, dastatu eta gozatu zure eguna.

Goizeko 8retatik, arratsaldeko 8ak arte gaude irekita, gure gozogintza zabalaz dastatzeko aukera izango duzu bai gure kafetegian edo baita ere gozotegiko produktuak etxera eramanez.  Gure okindegian egunero ogi berria izango duzu eskuragarri, bai goizean eta baita arratsaldez ere. Bi gozotegietan bezeoen enkarguak hartzen dira eta etxerako zerbitzua ere ekaintzen dugu.
Egaña gozotegia Goiko-Kalen, herri erdian.
Egaña gozotegia Landetan, Azpeitiko industrialdea.
egaña-gozotegia-goikokale
egaña-gozotegia-landeta

Como la mayoría de las webs utilizamos cookies que nos permiten ofrecer mejor nuestros servicios a la vez que le facilita la navegación. Consideramos que si continúa navegando, acepta su uso.   Cerrar    Más información